Ak telegram bat bidali dit
esanez ez dudala idatzi. Teknikoki jada astelehena da, baina oraindik oheratu
ez naizenez orain doa gaurkoa (edo atzokoa).
Kasik egun guztia etxetik
kanpo igaro dut, paseoan, hondartzan, musika entzuten jazzaldian eta, eguna amaitzeko
lagun batekin geratua nengoen afaritarako, eta lagunak egunerokoak baino
inportanteagoak dira nire uste apalean.
Gauzak horrela, ez dut
asti gehiegirik zerbait sakona idazteko orain, beraz, erabakita neukan gaurkoan
zerrenda bat zihoala. Eta hala doa. Interesatzen zaizkidan gaien zerrenda,
idatzi nahi dudan gaien zerrenda.
Abertzaletasuna, adimen
artifiziala, adina, aisialdia, aitatasuna, aldaketa klimatikoa, amatasuna,
askatasuna, ausardia, bakardadea, bekaizkeria, beldurra, berdintasuna, bidaiak,
bikoteak, bikote-harremanak, biolentzia, borregismoa, edertasuna, ekologismoa,
elkartasuna, epeltasuna, erakargarritasuna, erakarpena, errespetua,
faltsukeria, familia, familia-ereduak, feminismoa, fobiak, gentrifikazioa,
gerra, gizarte-ereduak, gorputza, gorrotoa, hezkuntza eta hizkuntza,
hipokresia, hoztasuna, independentzia, (in)justizia, jeloskortasuna, kirola,
kultura, laguntasuna, leialtasuna, literatura, lotsa, maitasuna, mendia,
natura, naziotasuna, pasioa, politika, sare sozialak, sexua, sozialismoa,
zahartzaroa, zaletasunak, zinema, zintzotasuna, zuritasuna.
Ziur gai interesgarri eta -tasun ugari eskapatu zaidala, beraz, irakurle, bidal iezadazu zure ekarpena.
Aldez aurretik milesker
eta gabon!
Zerrenda A-ren ekarpenekin eguneratu dut. Milesker!
ErantzunEzabatu