Eguzkiak itzali du
gaueko
iluntasuna
inguruan
dena da ur
irla
batean baleude
Beroa,
egarria, gosea
beste
ezer kabitzen ez den ontzi mengelean
Ozeano
zabalaren erdian
lur
bila
mundu
hobe baten bila
libre
izango diren leku baten bila
Eta
berriz ere gaua heldu da
Mediterraneoaren
erdian
Eta hondoratu
aurretik
inork
topatuko dituen esperantzaz
lokartu
da umea
ama gaztearen
besoetan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina