Etxera bueltarekin batera, ordenagailu aurrean jarri naiz.
Aurreko egunetan idazten
jarraitu dut, baina mapa baten atzealdeko alde zurian. Lagunek emandako ideiez
eta bidean ateratako kontuez hornitu naiz, egunerokoaren aletxo horiek
idazteko.
Badakizu nire helburua
gauza xume bat egitea dela, beti ere nire buruari paper zuriaren, edota pantailaren
aurrean jartzera behartuz, eta egun hauetan denbora gutxi hartu dut ganorazko
zerbait idazteko, beraz atera dena doa, dena jarraian, bost egunekoa egun bakarrean,
zuzenketa txiki batzuk eginez soilik.
Honen bidez eskerrak eman
nahi dizkiet egun hauetan bidaide izan ditudanei. Haien umorea tristuraren
kontrako antidoto bat delako beti, inspirazio bat direlako, barrez leher arazi egiten
didatelako.
Zer egingo dut bihartik aurrera? Ba bihar, berriz ere, ordenagailu aurrean jarriko naiz nire erronka honekin aurrera jarraitzeko, eta ametsetan bilatuko dut nire inspirazio iturria, ametsetan edota nire gorputzeko toki ezkuturen batean.
Bitartean
ondoloin. Amets politak izan!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina