Eta zertarako poesia? Galdetu du maitaleak
Zuk sentiarazten didazuna
adierazteko
Ez zaudenean nola
sentitzen naizen ulertzeko
Zaudenean nire
zozokeriaz jabetzeko
Itsutu egiten nauzula ikusteko
Nire burua zurearen
gainetik maitatu behar dudala ohartzeko
Eta maitaleak munduko
poema liburu guztiak erre ditu
ohartu gabe poesia
norberaren barruan topa daitekeela
non bilatu jakinez
gero.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina