Eta
konturatu orduko beste hilabete bat joan zait eskuen artetik. Hirurogeita
hemezortzi orrialde idatzirik. Zeinek esango zidan honaino helduko nintzenik.
Aurrera jarraitzea
espero dut, baina hurrengo hilabetean ez duzu nire berririk izango, berriz ere,
eskuz idaztera bueltatuko bainaiz. Akaso zerbait bidaltzeko aukera izango dut, gauza
gutxi edozein kasutan.
Blogean
inork gutxik botako nau faltan, akaso
feizbukeko eta telegrameko lagunen batek. Beno, horiek izango dute nire
berri bestela ere, lehenago edo beranduago.
Bestalde, astebeteren buruan nire urtebetetzea izango da. Lehen aldiz nire bizitzan etxetik kanpo harrapatuko nau, eta ziurrenik inkomunikaturik egongo naiz, beraz, zoriontzen nauzuenei ez badizuet erantzuten ez gaizki hartu, bitarteko falta kontu bat besterik ez baita izango. Badakizue ni oso esker onekoa naizela, norbaitek kontrakoa pentsa dezakeen arren. Milesker aldez aurretik nirekin akordatzen zareten horiei.
Gaur ez naiz gehiegi luzatuko. Urduri nago bai, gero eta gehiago. Oraindik errepaso bat egin behar diot nire ditxosozko maletari, eta gauzaren bat erosteko daukat. Zeruari begira ari naiz eta kirol apur bat egitea komeni zaidala deliberatu dut, apur bat erlaxatzeko, aurretik eserita igaroko ditudan orduak konpentsatzeko, oreka beste behin ere. Liburu bat irakurtzen amaitu behar dut, liburutegian entregatu ahal izateko, ez baitut nahi berankor bat bilakatu. Eta hozkailua hustutzea komeni zait, ez badut lizunez eta bestelako mikroorganismoz beteriko bizitegi bat topatu nahi bueltan. Eta etxea txukun utzi, baten bat etortzeko baldin bada; eta ilobari furgoaren jarraibideak eman, eta… Zein gogorra den bidaiariaren bizitza, bai badakit errepikatu egiten naizela, baina bizitza ziklikoa da nolabait ezta, beti bueltatzen gara hasierako puntura.
Ai Z, Z, Z, ez al duzu nitaz despeditzera etorri behar? Seguruenik, bizi naizenik ere ez duzu gogoan, baina tira, niretzat presente zaude, nahita ere ezin zaitut gogotik kendu, beste batean, akaso, azalduko ditudan motiboengatik.
Zaindu zaitezte guztiak eta laster arte lagunak!