Lehen
hilabetea
Bizitzari
aurre egiteko
Bizitzeari
ekiteko
Neure
burua neurtzeko
Negar
eta barre egiteko
Bakardadea
sentitzeko
Lagunak
maitatzeko
Inguratzen
gaituenaz gozatzeko
Amets
egiteko
Lehen
hilabetea
zu
ikusi gabe
zu
ikusteko esperantzarik gabe
zu
gabe
zure
irudia ametsetan soilik
ia
egunero
irudi
lauso bat
oroitzapen
bat
ilusio
txiki bat
Lehen
hilabetea
Amets
berriak sortzeko
Bidegurutzean
erabakitzeko
Tren
berriak hartzeko
Edo
pasatzen uzteko
Esperantza
ez galtzeko
Bidean
elkartuko garela amesteko
Edo,
zein krudela den bizitza,
sekula
ez garela elkartuko onartzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina