Atzokoa herenegunekoa baino egun hobea
izan zen. Sutara bota nituen nire desira ezinezkoak, ez dut txarrak esango, eta
salto egin nuen, suaren albo batetik. Barre, kantatu, dantzatu, bakarrik maitasun
intimoa faltatu zitzaidan gaua perfektua izateko. Egia esateko gaua ez zen
perfektua izan, oso ondo ez dakidan zein arrazoiengatik istiluak hasi baitziren
eta kasko gorriak festa izorratzera etorri zirelako. Txosnak itxita, orain
etxera? Gaur presarik ez dudala? Baina beti geratzen da Goiz, eta hantxe joan
ginen eta aspaldiko partez bakarrik amaitu nuen, garai batean bezala, batarekin
zein bestearekin berriketan, beno gehiago batekin bestearekin baino.
Handik zebilen S ere, eta gauaren
uneren batean hitz batzuk gurutzatu genituen, baina besterik gabe. Eta gaur
diana entzutera joan nahi nuen eta bederatzietan iratzargailuak jo dit, baina
mozkorregi nengoen ordu erdi eskas lo eginda jaiki eta kalera irteteko. Beste urte
batean beharko du, baina parranda egin barik.
Eta ajearekin nagoela eskerrak ematen hasi behar dut, sariak jasotzen dituztenak bezala, baina nirea ez da zerrenda amaigabe bat izango, motza baizik, xumea baina benetakoa.
Eta gaur Arekin hasi nahiko nuke, hor
atzean egon delako leial nire jarraipena egiten, aholkuak eta iritziak ematen, gaizki
somatu nauenean telefonoz deitzen. Atzo bertan, suaren erdian geundela, nire
atzoko idatzian aipatutako G, S, T, Z eta horiekin zerrenda bat egiteko eta erretzeko esan zidan; baina nik aurrea hartua nion jada, ez formatu horretan zehazki, azken garaiko minekin egindako idatzi bat sutara bota bainuen.
Milesker benetan nire idatzi hauek leitzeagatik eta askotan inspirazio iturri izateagatik, hor egoteagatik belarri bat behar izan dudanean, barre egin arazteagatik, planak proposatzeagatik, oporrak antolatzeagatik.
Mundiala zara, gora san A!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina