Aurrean
ume baten
gorputza jarri dizute
Zer egin?
pultsua
hartu
bihotzaren
taupadak neurtu
Bizirik da
kalteak
aztertu
bizitza
salbatzen saiatu
Alferrik
da ordea
bonben
eragina
suntsitzailea
da
Hori da helburua
suntsitzea,
herri oso
bat
familia
osoak
nire
familia
Hamar
seme-alabetatik
bakarrak biziraun
du
senarra
ere akabatu didate
Aurrean
nire semearen
gorputza jarri didate
azken
hatsa duela
besteak maindirez
estalita daude jada
zer egin
txilio ez bada
negar ez
bada
bizitza
erauzi baitidate
arnasten jarraitu bitartean
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina