Gaur adoretsu jaiki naiz. Goizean goiz
pilatesera joan naiz, ikasturteko azken saioa, ba azkena izateko lehenean
bezala sentitu naiz, baldar, ahul, bai ahul somatzen dut nire gorputza. Hala
ere, zezenari adarretatik heldu eta etxerakoan bazkaria ontzen hasi naiz: kalabazin
purea eta errusiar ensaladilla.
Ondoren, lokaztuta nituen zapatilak
garbitu, gela txukundu, roomba martxan jarri eta konpontzeko neuzkan
hainbat asuntori heldu natzaio. Batetik, usteltzen hasia den nire furgonetako
sabaia konpontzeko gestioak egin ditut; bestetik, Ernst Luchera joan naiz eros
arazi zidaten liburua entregatzera eta niretzat izango den ale gazitua
jasotzera. Zigilua jarri diote, lapurreta ez dela justifikatzeko. Gero erosketak
egitera joan eta kargaturik etxera igogailuan igotzea deliberatu dut. Gora
noala ispiluan begiratu eta eder ikusi naiz, bai ondo irakurri duzu. Ez zait
maiz gertatzen, baina gaur hala izan da. Eta otu zait nire gogoko bi poemen
nahasketa positiboa izkiriatuko dudala, nire bizitzan une zuriak ere badirela adierazteko.
Ea nola geratzen zaidan.
Ispiluan
begiratu
eta eder
ikusi naiz
ikusi dut nire
begirada
misteriotsua
eta bizia
nire ahoan
irria
ikusi dut
nire
aurpegian distira
ikusi
ditut nire ideiak
nire
jarrera erabakiorra
baita sentitzen
dudan
maitatzeko
gaitasuna ere
Eta
pentsatzen jarri naiz
ea kalean
gurutzatzen garen
eta zortea
duzun
eta nitaz
enamoratzen zaren
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina