Gaur colera
eguna dute Erriberrin, ez dakit zenbat mende atzera, gaixotasun hura herrian
sartu ez zela ospatzeko ama birjin bati emandako izena aitzakia.
Ni koleran
sartzen naiz, alegia, sutu egiten naiz, sasikume gaixo batzuk egiten dutena
ikusiz. Genero aldaketa egin zuen ertzainari buruz ari naiz, duela gutxi bere
bikotea erasotu zuen horretaz, duela urte batzuk bere lanpostuan liskarrak izan
zituen horretaz.
Eta galdera da:
Nola da posible halako jendilajea gure segurtasunaren ardura izatea, eta kaletik
armatua ibiltzea burutik ondo balego bezala? Ez al dizkiete, tarteka, azterketa
psikologikoak egiten bere lana ondo bete ahalko dutela bermatzeko?
Irregulartasunen
aurrean ez al dizkiete espedienteak irekitzen eta jarraipena egiten, jakinik eurak
direla, teorian, sistema ondo
funtzionatzearen bermatzaile?
Lanpostu publiko guztietan, langileek euren betebeharrak ondo betetzen dituztela ziurtatzeko jarraipen bat egin beharko litzatekeelakoan nago, irregulartasunak eta gehiegikeriak ekiditeko asmotan, mundu honetan azkar usteko asko baitago. Eta armatuta dabiltzan pertsonen kasuan, horietaz gain, baita buruko azterketak ere. Ez al duzue uste?
Ni banoa colera ospatzera gehiago sutu aurretik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina