2024/08/13

ABUZTUAK 13 (utzi lekua senoroi mesedez)

Oso ohikoa da jendea egon behar den toki horietan (modako taldearen kontzertuan, ekitaldian…) egotea, baina inolako interesik gabe.

Zenbat aldiz tokatu zait kontzertu batera joatea ordainduz, eta lehenengo ilaran jendea berriketan egotea, musikariei kasik erreparatu gabe. Gauza bat da komentarioren bat egitea, baina kontzertu guztian terapia egitea, ba oso normala ez da, eta niri, seƱora bat naizela, izugarri  molestatu egiten dit. Gainera, jendeak dirua soberan dauka alferrik xahutzeko? Horrek ere harritzen nau.

Kontzertua dohain denean, festetan gertatzen den moduan, hori oraindik nabarmenagoa da. Interes berezirik ez duten kuadrilla osoek aurreneko postuak hartzen dituzte, borobil bat egin eta ez dantza ez ostiyaik; lekua okupatu, berriketan egon eta traba egin, besterik ez. Atzo gertatu zitzaigun zopilotesak ikusten, baina oso ohikoa da.

Lagun musikari batek kontatu zidan, behin, izugarri haserre, eszenatokitik galdetu zuela ea has zitekeen. Eta kontua da, kasu askotan, gainontzeko ikus-entzuleei traba egiteaz gain, musikarienganako errespetu falta handia erakusten dutela halako pertsonek. Nik ez dakit kontziente diren, edota inporta zaien. Nahi duguna egiteko askatasun horren izenean, besteen askatasuna mugatu egiten dugu maiz, eta hor dago konfliktoa.

Ez bazaizu gustatzen alde egin, edo jarri atzean, edo barran bermatu zure ukondoa eta egin nahi duzuna, baina utzi senoroi lekua, han bagaude interesatzen zaigulako da, ez baitakigu gure azken aldia izango ote den.

Egun ona izan, eta gora piratak!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina