Gaur lehor nago.
Atzoko alkoholak deshidratatu nau barrutik, bero jasanezinak kanpotik; eta
itsasoan bainuak hartuz saiatu naiz tenperatura egokia mantentzen, eta ura edanez
nire erraiak hidratatzen.
Eta gogora
etorri zaizkit horrelako tenperaturak egunero jasaten dituzten herrialdeak.
Eta gogora
ekarri ditut bertako biztanleak, urik gabe, lur idor baten gainean bizi behar
dutenak, ia ezer gabe.
Eta gogoan izan
ditut mundu hobe baten bila odisea batean sartzen direnak; bidean esplotatuak
diren horiek, bortxatuak diren horiek, itsasoaren erdian hiltzen diren horiek edota,
helmugara helduta, errefuxiatuen eremuetan sartzen dituzten horiek.
Eta bai, ni gaur lehor nago, kiskalita literalki, burmuina ere alfer ezer ekoizteko, baina beste batzuen aldean ez nago kexatzeko moduan; kanila ireki eta ura barra-barra baitut nahi beste edateko; edota itsasoan edo errekan bainu bat har dezaket freskatzeko; edo dutxa hotz bat etxeko bainugelan. Beste batzuek ez dute horietatik ezer.
Beraz, akorda gaitezen, tarte batez bada ere, beste egoera horiek bizi dituztenekin eta gutxiago kexatu!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina