Eta jarraitzen dut lo gaizki egiten. Loa hobetzeko aholkuak honakoak omen:
Goiz afaldu eta
arin
Egunean zehar
kirola egin nekatua egoteko
Lo aurreko
orduetan pantailarik ez
Logela fresko
eta maindireak garbi izan
Dutxa erlaxagarri
bat hartu
Infusioren bat
hartu
Sexua praktikatu
Ba aurrekoetatik erdiak gutxienez betetzen ditut, beste erdietatik batzuk nahi eta ezin, baina urduri banago, ba jaiki eta telebistan zerbait ikusten jartzen naiz, edota mugikorrean zerbait begiratzen ea loak harrapatzen nauen, ohean esna bueltaka ez baitut ezer konpontzen.
Ta horrela noa eguna joan eta eguna etorri. Menopausia da ala adina? Edo hormonak al dira? Akaso maitasuna da, beno maitasun-falta zehazkiago? Edota antolatzen ari naizen bidaiek sortzen didaten estres puntua? Agian biharamunean zer egingo dudan ez jakitearen ziurgabetasuna?
Ba ez dakit, baina nazka-nazka eginda nago. Eta gaur mendira joan naiz, nekatu naiz, garbi jan dut, ez dut alkoholik edan. Kontatuko dizuet ea hurrengo egunetan gauzak hobetzen doazen.
Hego haize on!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina