Atzo lagun-talde bateko uatsap taldean Bruce ikusteko sarreren gaia irten zen. Lagun batek sarrera bat omen zuen soberan, eta inork nahi zuen galdetzen zuen. Bat interesatua zegoen, baina beste inor ba ote zihoan galdetu, eta beste lagun baten erantzunak zur eta lur utzi ninduen. Saiatu zela sarrerak erosten, baina soilik 300 €koak geratzen omen zirela.
300 € kontzertu
bat ikusteko Anoetan, benetan? Oso Bruce izango da, eta hiru orduko kontzertuak
emango ditu, eta nahi duzuen guztia, baina niri gehiegikeria bat iruditzen
zait.
Eta nire
hurrengo galdera da: zenbat jendek erosiko zuen sarrera gero kontzertu osoa
berriketan pasatzeko, edo mugikorrari begira egoteko, oso Brucezalea izan gabe,
baina ni han egon nintzen esan ahal izateko? Eta gauza da eventitisak
abduzituta gauzkala.
Zein kultura
kontsumo eredu bultzatzen ari gara? Ez da lehen aldia gai honi buruz hitz
egiten dudana, baina harritu eta haserretu egiten naiz horrelako gauzak
entzuten ditudanean.
Sarrerak
agortuta omen daude jada, bi kontzertuetarako, prezio horietan. Merkeena 80
€-ren bueltan omen zegoen. Gero krisia aipatuko dugu, eta soldata igoerak
eskatuko ditugu, edo olioaren prezioaz kexatuko gara, baina Bruce ikusteko 300
napo txintik esan gabe.
Aizue, ba jarrai
dezagun horrela.
Bitartean, nik jarraituko dut hamar euroren truke Dabadabara heltzen diren talde txikiagoak, ez okerragoak, deskubritzen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina