Gaur ikusi zaitut
nire
gaueko azken hatsaren
jabe
izan zara
Ezustean
agertu zara
hartu
behar nuen autoan
nire
tokia betez
eta
barre egin didazu
aurreratu
naiz esanez bezala
Eta
zuri begira geratu naiz
urduri
gero
egongo garela jabetuz
eta
orduan alarmak jo du
Amets
bat besterik ez zinen
baina
zein ederra
eta
horrela hasi dut eguna
irribarre bat ahoan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina