Gaur elkarretaratzeak izan dira Euskal Herriko herri askotan Gernika-Palestina taldeak deituta.
Agian gure
protestek ez dute askorako balioko, ez ditugu bonbak geratuko gure oihuekin,
gure hitzekin; kalera irtetzeak hemen ez du eraginik izango han, agian, baina
lasai geratuko al gara ezer esan gabe, ezer egin gabe, protestatu gabe, gure
haserrea azaldu gabe?
Palestinako herriarekin gertatzen ari denak marra guztiak gainditu ditu ezbairik gabe. Ezin dugu beste aldera begiratu, hau geldiarazi behar dugu, ezin dugu herri oso bat desagertaraztea permititu. BOIKOTAren unea da, Israelgo estatu genozidari boikota, haren interes ekonomiko guztiei.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina