Irten
ala ez irten
horra
dilema
Eta
gauza da eguzkiak lurra berotzen duela
bere
izpiak zuzen heltzen zaizkizula
egun
argitsuak naturara deitzen dizula, kalera
eta zu,
zalantzati
ea egun
orduak probestu
gau
orduak ez gero alferrik galtzeko
ala
loa berreskuratu
gorputzak
atsedena eskatzen baitizu
Eta tartean
gogoak ez dizu bakerik ematen
bilatzeko,
falta duzun horren bila joateko
Baina,
zer da faltan duzun hori?
Hori
bai dilema
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina