Hara, hara, hara. Ba ez galdetu nola, baina interneten kuxkuxean ari nintzela, zerbait pozgarria topatu dut, eta egun guztirako alaitu zait aldartea.
Oroitzen duzue bost minutuko
ikastaroa? Kultura sailak, argitaratzen zuen euskara hobetzeko hura? Aitortu
beharra daukat ez dakidala ekimenak jarraitzen duen, aurreko ikastetxean
jasotzen bainuen puntual, egunero, baina oraingoan ez. Begiratu dut eta
harpidetu naiz nire kabuz.
Ba bost minutuko ikastaro horretarako
Jabier Osesek sortutako materialaren artean, nik duela hamahiru urte idatzitako
poema bat topatu dudala, nire poema literaturako izen handien artean nahastuta,
eta halako subidoia sentitu dut urduri eta dena jarri naizela.
Eta besterik gabe, blogean jada egon arren, berriz ere hemen erreproduzitzea erabaki dut.
Orduan idatzitako moduan
jarriko dut, nire poesiako irakasle Terek aldaketa batzuk proposatu baizizkidan
eta, uste dut, berridatzi egin nuela. Baina hona hemen originala.
Garai hartan nioen moduan, on egin!
ispiluari
begira
ispiluan
begiratu naiz
baina ez
naiz ikusi
nire
begiak ikusi ditut
baina ez
nire begirada
nire ahoa
ikusi dut
baina ez
nire irria
nire
gorputza ikusi dut
baina ez
nire jarrera
nire
bihotza ikusi dut
baina ez
nire pasioa
nire burua
ikusi dut
baina ez
nire idealak
hilda ote
nagoen
pentsatzen
jarri naiz...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina