Zein erraz berreskuratzen diren lan
handiarekin galdutako kiloak. Ni poz pozik eta arin-arin nenbilela pare bat
kilo galduta, zeren mendian kilo horiek asko nabaritzen baitira, bereziki
maldan gora zoazenean, ba jada hasierako puntuan naiz berriz ere. Kaka zaharra.
Saiatzen naiz elikadura garbia,
orekatua mantentzen, baita kirola egiten ere, baina hilabete batez jan gabeko
gozo guztia jada berreskuratu dut, gehiago ere ziurrenik.
Baina zer da bizitza, gogoko eta gustuko ditugun plazer txiki horiek gabe? Ba kaka bat. Sexurik gabe bizi garenoi txokolatea ere kentzen badigute, akabo. Ez dakit ordezkoaren papera egiten duen, ezetz esango nuke, baina une batzuetako antsietatea baretzeko gutxienez balio du. Eta orduan gogora datozkit bikotean bizi diren lagun guztiak, esaten dutenean nik baino gutxiago egiten dutela larrutan. Jajajaja, ni naiz barren hemen txokolatea jaten duen bakarra eta.
Egun gozo on!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina