2025/01/07

URTARRILAK 7 (jostailuekin jolasteko eguna)

Umea nintzenean oso etxe gutxitara heltzen zen Olentzero opariak ekartzera. Orduan ekialdeko erregeak etortzen ziren gurera, eta jostailuekin jolasteko astirik izateko urtarrilaren zazpian jai izaten genuen, gabonetako oporrak egun bat gehiago luzatuz.

Pentsatzen nuen ohitura hori jada galduta zegoela, baina hara non ikusi dudan bizilaguna baloiarekin kalera irteten. Gaur oraindik jai zuela esan dit, pozik. Beraz, ez ditugu errege magoak Olentzerorekin ordezkatu, orain biak ditugu, kontsumismoaren gailurra inondik ere, umeei opariak bitan eginez. Horretan datzalako gure gizarte moderno hau, kontsumoan, etengabeko kontsumo batean, behar ez eta apenas erabiliko ditugun gauzak erostean.

Eta gaiez aldatuz, etb2ko nire aurkezle kuttunenak, Africak alegia, esan du euskal dantzak ikasteko aukera izango dugula online hemendik aurrera, Arin-erina esaterako. Bai hala esan du, iaz Olentzero eta Mari DominguĂ­n esan zuen modu berean. Zeren euskal katean daramatzan urteak eramanda ere, oraindik ez da gai euskal hitz bat zuzen esateko, ziurrenik, inolako interesik ez duelako.

Eta odola gaiztotu aurretik, hemen utziko zaituztet Gary Cooper guapo bati begiratuz, Frank Capraren filme batean.

Aste on!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina