Ta hemen jarraitzen dot, Etxebarrin, edredoi
azpixan, hotz bakarti hau goxatu nahian. Mugitxu beharko naban, etxera fan,
baina errealitatezko bainu gordin habek barrutik apurtuta uzten nabe,
zartatuta, bihotzean beste krak bat eginda.
Kiribilduta nau, pilota bat eginda, maindire
hotzak uxatu nahian bezala. Eta fenix hegaztia lakoa izatea nahiko naban, hementxe
desagertu eta nire errautsetatik beste ni bat sortzia, zu gabeko ni barrixa.
Eta egunak, danak, atzo lakuak izatia
desiratu, baina gabak epelaguak eta goizak gozoaguak eta umelaguak.
Milesker mugaldeko gipuzkoar eta bizkaitxar zoragarrixei, bizitza ederragua egiten dostazuelako. Matxe matxe zaitxuztet.
(oharra: gaurkuan nire mugaldeko lagun gipuzkoar eta bizkaitxarrei omenaldi txiki bat egin nahi izan dotziet, eskerrak emoteko. Beraiekin nauanian dena da poza, barre eta algara, elkarrekin negar ere egiten dogun arren. Mugaldean edota mugaldeko jendiakin pasatako urtiak nire hizkeria transformatzia ekarri dozte. Eta hauekin nauanian, ezinezkoa jat nire Donostialdeko hizkera erabiltzia, nahi gabe urteten jataz ixak, ala teixak, zeta garbiak desagertzen jataz, baitxa zaizkit guztiak be. Euren omenez saiatu naiz euskalki horretan idazten, berba itxen doten moruan idatziz. Zuengatik. Zoragarrixak zarie!!!)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina