M ikusteko gogoa daukat. Udaran ikusi nuenetik izan dut horren gogoa, baina egun daramadan bizitza lasaiak eta herri desberdinetan bizitzeak ez du asko laguntzen. Kontzerturen batean topatzeko esperantza izan dut, iaz kontzertu batean ikusi bainuen, baina ez da gertatu.
Eta San Sebastianak tokatzen diren
honetan, Antiguan topatzea aukera bat izan zitekeen, baina urteak dira egun
horretan parrandan irteten ez naizela, eta norekin joango nintzateke?
Gainera, azken aldian egon ginen moduan arratsaldeko seiak arte gaupasaz egon
beharko nuke berarekin elkartu eta hitz egiteko? Aitzitik, astelehenerako beste
konpromiso bat irten zait, ekidin ezin dudana, beraz nola joango naiz bezperaz Donostiara?
Eta gauza da askotan iruditzen zaidala patua kontran dudala, astroak lerrokatzen direla bilatzen dudan hori saihesteko moduan, indar ikusezin bat dagoela harremanetan kale egin dezadan eragiten duena.
Ba horrekin buruan esnatu naiz, eta
M-ren irudia ikusi dut, bere begirada nire golkoan sentitu dut, udaran elkar
ikusi genuenean topatu modu berean, eta berriz ere damutu naiz egun hartan hitz
batzuk esan ez izanaz. Ea halako baten, ezustean, elkar ikusi eta lasai hitz
egiteko parada daukagun.
Egun on!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina