2025/01/17

URTARRILAK 17 (san anton)

Testu hau duela urtebete idatzi nuen, lanetik ateratakoan bilera baten ostean. Eguneroko honetan idatzi nahi izan dut aurretik idatzitakoak errekuperatzeko eta denak batera edukitzeko asmoarekin. Moldaketa txikiren bat egin diot.

San Anton egunez elgoibartarrek merkealdietara joateko ohitura zuten (dute). Niretzat hondartzara pasiatzera joateko eguna izaten zen, bixigua jatea beste batzuen poltsikorako kontua baitzen, (san anton besugos al montón, esaten baitzuen gure amak).

Lanetik irtetean gogoak itsasora eraman nau, kostara, nire barruan bixigu-nahia balego bezala eta, ohargabean, duela urte batzuk egiten nituen pausuak errepikatu ditut, inkontzienteki, jabetu gabe urtarrilak hamazazpi zituela gaur.

San Anton egunez hondartzara pasiatzera joan naiz, beste behin ere.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina