Eta kalera
irten naiz
begirada gozo
baten bila
hitz
batzuk entzuteko gogoz
kaixo bat
esateko asmoz
kalea
hutsik topatu dut ordea
Dena ilun
dago
isiltasuna
da entzun daitekeen bakarra
ingurura
begiratzen saiatu naiz
nire
niniak egokituz
argia
ilunean bilatuz
ez dut
ezer aurkitu ordea
urrutiko izarren
bat ez bada
Eta otu
zait, akaso,
dena
isiltasuna eta beltz dela
entzuteko
eta ikusteko dagoena
ikusezina
zaidalako
hutsala
zaidalako.
Eta etxera
bueltatu naiz, lasai,
barruan
kanpoan baino epelago
egongo naizela sentituz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina