Ehun kilo zabor eraman dut garbigunera
neure bizitzako garai
bat ezabatu
berriei toki
egiteko.
Berez ez da
zaborra
jakintza da,
jada inork
erabiltzen ez duen jakintza mota
eta horrela lekua
egin dut nirean
gauza
berrietarako,
bizitza berri bat
eraikitzeko.
Baina otu zait,
akaso,
duela urte betetik
nire gogoa bete duen hori dela
garbigunera eraman
beharrekoa,
eta nahita ere
ezin;
zabor psikologikoa
zaborra baino
bitxi bat dela pentsatu arren.
Gaur izan da
garbiketako eguna
apropos agian
gauzekin
batera
inora ez naramaten
sentipenak ezabatzeko esperantzaz,
urtebete nahikoa
delako
izango ez den
maitasuna
etxean gordetzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina