Atzo, Argian, zur eta lur utzi ninduen albiste bat irakurri nuen. Dirudienez, azken urteetako tendentzia omen da goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea. Alpe d´Huezen egiten den Tomorrowland Winter jaialdiak marka guztiak hautsiko omen ditu 3.300 m-tara 22.000 lagun bilduz.
Ez ei da bakarra. Eta gauza da, zenbat
eta gauza gehiago eduki, orduan eta zentzugabekeria gehiago asmatzen dituela
gizakiak egunerokoari aurre egiteko. Baina, non da muga?
Kasu honetan, oso aberatsak direnei
zuzendutako jaialdiez ari gara, baina ez al duzue inpresioa gero eta gehiago
joaten ari zaigula burua aisialdiaren izenean? Non geratu dira liburu bat
irakurtzea, paseatzea, edota arratsaldea banku batean eserita egitea, pipak
jaten, pasatzen denari begiratuz?
Gero eta argiago ikusten dut gizakia desagerrarazteko espeziea dela. Mundu erdia gosez hiltzen den bitartean, ehuneko txiki batek musika jaialdiak antolatzen ditu 3.000 metrotara. Eta ez dut aipatu horrek ingurumenari egiten dion kalteaz: ez bakarrik kutsadura aldetik, baita ekosistema horretan bizi diren beste espezie guztientzako suposatzen duenaz ere.
Bai, ni ere kexatzen naiz sarri, egun libreetan zer egin ez dakidanean, eta emozioa sorrarazten didaten planak gustuko ditut. Baina gizakiona gero eta grabeagoa da, pintza joaten ari zaigu eta ez gara konturatzen ari. Nork jarri behar dizkio mugak erokeria honi? Ez al da garaia errebelatzeko serioski? Edo benetan jarraituko dugu permititzen ez dakit zer gaizki ulertutako askatasunaren izenean gutxi batzuk munduarekin nahi dutena egiten jarrai dezaten? Benetan pentsatzen al dugu bizi gaituen neoliberalismo honek onik ekarriko digula inoiz?
Has gaitezen gure golkoari gutxiago eta inguruan gertatzen denari gehiago begiratzen. Egun on!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina