Bihotza zer moduz
galdetu dio
lagunak
Mutu geratu da
ez daki zer erantzun
hutsik duela, edo
txoriz beteta akaso.
Taupadak
normalak direla dio
zauriek ez diotela
horretan eragiten
baina preso duela
oraindik
azken hatsa eskaini
zion haren preso
amets batetan
harrapatuta bezala.
Bihotzik ez duela
esan nahiko lioke
bihotzik gabe dena
errazago izango zelakoan
Baina zer
sentituko luke hura gabe
zerk eragingo zion
bere pasioa
zerk bere desioak,
bere nahiak?
Bihotza lo dago
esan du azkenik
esnatuko duen eztandaren
zain.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina