Atzo oheratu nintzen gaur goizean itsasora joateko erabakiarekin, baina, garai hauetan ohikoa denez, trankazo erdi bat gainean dudala esnatu naiz, eta ur hotza, agian, ez dela planik egokiena erabaki dut. Eta ohean geratu naiz, apur bat gehiago, azken garaian faltan dudan lo guztia berreskuratu nahian.
Baina eguna argia da, niri gustatzen zaidan neguko egun fresko eguzkitsu horietako bat, eta etxean egonez galtzea sakrilegioa iruditu zait kasik.
Ordulariari erreparatu eta mendira joateko berandu dela pentsatu dut. Itsasoarena baztertuta, liburu batekin eguzkitara joatea izan daiteke plan on bat, edota hondartzara baina paseatzera, ez uretara. Eta horretan nabilela jabetu naiz, urteko balantzea egiteko bi egun besterik ez dudala, eta agian zerrendak egiten hasi beharko nukeela. Eta orduan otu zait, askotan diodan moduan, gizakiok oso txotxolotuta bizi garela munduaren alde honetan, eta akaso, zerrenda eta balantze gutxiago egin eta bizitzari gertatzen utzi behar diogula, baina dena delakoa gertatzeko, mundura, kalera, herrira irten behar dela eta ingurukoarekin harremanetan jarri, elkar-eragin, hitz egin, entzun, ukitu, musukatu, besarkatu, partekatu.
Eta horrela esnatu naiz, bigarren
aldiz gaurko goizean, erabat estresatua, eguna hasi orduko buruak jada aste
guztiko jira eta buelta guztiak emanda nengoela.
Orain deskantsua behar dut,
mentala, egunari indarrez aurre egin ahal izateko.
Igande on guztioi!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina