Ez dut aldarte onez hasi hilabetea.
Egunaren hasierak itxura ona zuen, udaberriko egun sano horietako bat,
itzaletan fresko eguzkitan epel, zerua urdina, bizikleta hartuz Donostiarako
bidea gustura egiteko modukoa. Hala hasi naiz, baina arrazoi desberdinak medio
lau sentimendu desberdin, ez oso positibo, sortu zaizkit erraietan: amorrua,
haserrea, tristura eta mina.
Oraintxe bertan izugarrizko korapiloa
daukat, eta pertsona batzuei hainbat kontu aurpegiratu nahiko nizkieke, baina
ezin dut, batetik ez naizelako ausartzen, bestetik ez dudalako konfrontaziorik
nahi.
Bakoitzak bere zaborra jan dezala dio nire gustuko kanta batek, jan baino, ni dagoena digeritzen ahaleginduko naiz, eta sortutako hondarrak ahalik eta azkarren kanporatzen, haserre, amorru, tristura eta min honekin ezinezkoa baita aurrera egitea.
Egun on guztioi!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina