Helduok joera handia izaten dugu besteei
aholkuak emateko. Jarrera paternalistak hartzen ditugu gazteekin bereziki,
irakasleon kasuan jarrera hori egun guztian jantzita daramagularik gure
ikasleekin.
Ez egin hori, kontuz beste horrekin,
egin ezazu hau horrela… Gure ahotan gordeta ditugun hitzak dira, edozein unetan
erabiltzeko prest. Baina gure bizitzari dagokionean, nola jokatzen dugu?
Gaur portatila sukaldetik gelara eramateko itxi eta behar bezala eraman beharrean, irekita pantailatik helduta eta beste eskua okupatuta nuela hartu dut. Eta zer gertatuko, ba jausi egin zaidala eta pantaila pikutara. Orain erdia besterik ez dut ikusten eta akordatu naiz ikasleei ordenagailua horrela ez heltzeko esan diedan hamaika mila aldiez.
Horrelakoak gara gizakiak, besteei aholkuak ematen onak, baina norberarentzat…
Ta hemen nabil zu burutik kentzeko jarraitu beharreko kontuetan pentsatzen, baina etengabe kontrakoa egiten.
Noiz ikasiko dugu aholkuak geure buruari aplikatzen?
Igande on!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina