Zein da bizitzaren helburua?
Zertarako gaude hemen? Eta hemen
gaudelarik zer eskatzen diogu bizitzari, edota zer gaude prest bizitza honi,
mundu honi eskaintzeko, zerbait eskaintzeko prest bagaude? Edota gure aurrekoek
eraman bizitzak errepikatuko ditugu hori delako gutaz espero dena?
Zergatik daukagu pertsona batzuk
dohakabetasunerako joera?
Zergatik bilatzen dugu beste zerbait,
benetan gehienek egiten dutena egitea nahiko genukeenean, indar ikusezin batek bide
horretatik aldentzera eramaten gaituen bitartean?
Zerk egiten gaitu desberdin?
Ze zirkuitu laburrek egin digute
eztanda burmuinean?
Zergatik ni eta ez zu?
Ez al dut inoiz naizen bezala
maitatuko nauen inoiz bidean topatuko?
Noiz arte jarraituko dut galdera
berdinak egiten neure buruari?
Noiz arte pentsamendu berdinak?
Akituta nago erantzunik ez duen horrenbeste galderekin.
Aurrekoan idazle batekin aritu nintzen honetaz eta hartaz hondartzan. Interesgarria izan zen. Talde berekoak bagina bezala hitz egiten zuen, biok ere komunean antzeko kontuak bagenitu bezala, eta une batez konprenituta eta onartuta sentitu nintzen, gero eta gehiagotan pertsona bitxia naizela pentsatzen dudan garai hauetan. Eta bakarra ez naizelako sentipena buruan etxeratu nintzen, baina horrek ez zuen arindu sarritan gainean sentitzen dudan lauza, astuna eta jasanezina zaidana, nire buruari horrelako galderak egiten hasten naizen bakoitzean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina