Begira atzo urduri nengoela apirilak beharrean martxoak jarri nuela nire egunerokoan. Eta urduri hasi, baina oso triste amaitu nuen, atzo azaletik aipatutako afera hor dagoela jabetuta. Baina ez dago errealitatezko bainu krudel bat baino gauza hoberik zeri egin behar diozun aurre jakiteko.
Dezepzionatua sentitu nintzen? Ez
dakit. Agian jada nekiena baieztatu besterik ez nuen egin.
Une askotan sentitu nuen negargura,
baina eutsi egin nion ahal izan nuen moduan. Etxerakoan ezin izan nuen ekidin,
negar egin nuen eta amarekin akordatu nintzen, egun baten izan genuen haserrealdia
gogoan, eta guk gehiago balio dugula konstatatu besterik ez nuen egin; handi uste hauek baino klase gehiago dugula,
beti arrazoi eta beti zuk baino gehiago dakiten horiek baino, kalekoekiko gertuagoko
jarrerak erakutsi eta hitz gozoagoak erabiltzen dituzten horiek baino.
Kartak mahai gainean dira, lehendik ez bazeuden, orain jokoa nire da.
Igande on!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina