Nire talaiatik
zelatatzen
zaitut
baina ez
zaitut ikusten
Imajinatzen
zaitut
lanerako bidean
etxean
ikasten
kirola
egiten
Amestu
zaitut
ni
zelatatzen
nire argazkiak
begiratzen
ni
desiratzen
Irudikatu
dut
elkartzen garela
gure
begiradek
topo egiten
dutela
gure
eskuak
ukitzen
direla
elektrizitateak
zeharkatzen
gaituela
Hori
guztia
nire talaiatik
zelatatzen
zaitudan
bitartean
Baina,
oraindik
ez zaitut
ikusi
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina