Stockholm-n nengoela freetour horietako bat egin nuen, hirian apur bat kokatzeko. Horrelakoetan gai desberdinei buruz hitz egiten dizu gidariak. Neska espainola zen, turismo ikasitakoa, herrialde hartan jada zazpi urte zeramatzana. Nik ez dakit esan beharrekoa norbaitek prestatzen dien, hala ere, gauza batzuk, edozein irakaslek bezala, momentuan erantzun behar dituzte euren jakintzaren arabera.
Gauza da Suedian erabiltzen dituzten
energia iturriei buruz hasi zela, ez dakit norbaitek galdetuta edo bere
gidoiaren parte zelako. Eta orduan oroitzen ez dudan datu bat eman zuen, ez
dakit energiaren zein ehuneko iturri berriztagarrietatik eskuratzen zutela
alegia. Horraino dena ondo, nire ezjakintasunetik dena irensteko moduan nintzen.
Gauza da berriztagarrien barruan energia nuklearra sartu zuela. Sutan jarri
nintzen. Halere, jende asko ginen, batzuk sasijakintsu itxura handia zuten, eta
ez neukan han polemikatan sartzeko inolako intentziorik. Baina gauzak diren bezala
esan behar dira.
Energia nuklearrari batzuk energia
garbia edo esaten diote, ez duelako negutegi efektua sortzen duten gasik
isurtzen atmosferara. Hau da, erreakzio nuklearretan erreakzio nuklearrak
daude, fisioa alegia, nukleo astunen apurketa non energia handia askatzen den,
eta hori erabiltzen da turbinak mugitzeko eta elektrizitatea sortzeko. Beraz ez
dago konbustiorik, ez da CO2 sortzen, eta beraz, ez du berotze
globalean eragiten. Baina hori gauza bat da, eta bestea, oso desberdina,
berriztagarria dela esatea. Prozesu nuklearretan material erradioaktibo bat beharrezkoa
da, eta hori, petrolioa bezala, munduko toki jakin batzuetan dago eta ez da
agortezina. Hori guztia jada frogatuta dauden desastre nuklearretan sartu gabe,
zeren esango didazue zer duten garbiez erradiazio isuriek.
Edozein modutan, egun hartan konturatu
nintzen, beste behin ere, boterearen mezuak oso arriskutsuak direla, eta
kritikarako jarrera ez badaukagu edozein astakeria sinistu dezakegula eta,
gainera, sutsuki defendatu, haserrera heldu arte.
Beraz, manten dezagun izpiritu
kritikoa bizirik, eta gauza bat irmoki saldu aurretik informa gaitezen ondo,
bestela isilik egon, ezjakintasuna oso ausarta eta arriskutsua baita.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina