Argazki batean topatu zaitut
niri begira
zaude
edo nire
bila
ez duzu
kemenik ordea
nigana
hurbildu eta
aurpegira
begiratzeko
soilik
urruntasunetik
zelatatzen
nauzu
halere,
gertu sentitu izan zaitut,
aldamenean
bazina bezala
Baina
aspaldian non sartu zara,
non zabiltza
zeta maitea
jada ez
baitut
zure
urrutiko begirada somatzen
eta zure
argazkia ikusi dut,
niri
begira zaudela
edo nire
bila
eta egun
hartatik zer aldatu den
ulertzen saiatu
naiz
arrakastarik
gabe ordea
ez baitut erantzunik
ez baitzaitut
ondoan
zure gogoa
irakurtzeko
eta otu
zait
akaso
argazki
hori dela
gure arteko gertutasun bakarra
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina