Berriak. Bi irudi. Bi gizon heldu.
Lehenak utzi gaitu. Duintasunaren
exenplua, justiziaren alde borrokatua, bere herrialdeko lehendakari izatera
heldua, beti herritik eta herriarentzat lan egindakoa.
Bigarrena epaitua izan da. Bere
garaian Novecento filman langile nekazari antifaszistaren rola egindakoa, oso gustuko
izan nuen aktorea. Tribunaletan zigortua bi emazteri sexu abusuak egiteagatik.
Ukipenak ez omen dira abusuak dio. Bortxaketagatik beste epai baten zain. Bere
herrialdetik alde eginda zergak ez ordaintzeagatik.
Berriak. Bi irudi. Bi agure.
Pepe Mugica bata. Pena. Munduan
agintari guztiak zu lakoak balira… Agur eta ohore, lurrak goxo har zaitzala.
Gerard Depardieu bestea. Nazka. Zure azken
egunak bakarrik eta preso pasa ditzazula.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina