Bere albotik igaro eta besoa ukituz agur esan dio. Hark “hombre” erantzun dio, hamar metro koadroko espazio berean ordu erdiz egon ostean ikusi izan ez balu bezala.
Ze hombre eta ze emazte? Zertara dator disimulatu nahi hori?
Haserretu egin da. Berak horrela
jokatuko luke zerbait ezkutatzeko izango balu.
Ez ditu ulertzen keinu horiek,
jokabide horiek. Nahastu egiten dute eta haserretu, behar ez diren gauzak
pentsatzera eramaten dutelako, batzuetan onak, besteetan ez horrenbeste, baina,
bereziki, neurri batean itxaropen faltsuekin lotzen dituelako eta horrek bere
mina eta ezinegona areagotzen ditu.
Ze hombre eta ze demontre? Agur esan pertsona normalak bezala.
Etxera nahigabeturik itzuli da, eta egun guztia hala igaro du, loak hartu eta egun berri batez esnatu den arte.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina