2011/07/26

impossible is nothing?


Argazkian ikusten dena hogeigarren mende hasieran talde bat soka eta guzti Anetora (3.404 m) igotzen.
Aste buru honetan han izan naiz eta bai sokak ikusi ditut, familia batek bere hamar? urteko umea lotuta eramateko erabilitakoa; eta ume gehiago ere ikusi ditut, sokarik gabe, nekatuta, mila eta laurehun metroko desnibela igota gauza normala inondik inora, ezinak jota, goraka, geldirik, eta gurasoak benga gora; eta batzuk korrika gora ikusi ditut ere, zapatiletan, kranpoirik gabe; eta mahomako pasoan txinaurrien moduko kate bat ikusi dut, batzuk dardarka, baina gurutzea ikutu behar da kosta ala kosta (nik paso egin nuen); eta erreskateak ere ikusi ditut, egun batean hiru, batzuk galtza motxetan eta kranpoirik gabe elurretara eskuekin helduta topatu omen zituzten, eta 69 urteko gizon bat gaueko hamarretan Renclusatik metro gutxitara galduta lainoak eraginda...
Bazirudien zerbait erregalatzen zutela goian, ilaran gindoazen artaldean, ehundaka pertsona, ume eta agure barne,...
Zertan bihurtzen ari gara gure denbora librea? Horrenbeste informazio daukagu, horrenbeste astakeri ikusten dugu telebistan, hain asperturik bizi gara, gure bizitza betetzeko edozein gauza egin dezakegula pentsatzen dugula eta ez gara geure mugen jabe, edo ez dugu izan nahi. 
Bakoitzak gure mugak dauzkagu, norberak jakin beharko du zeintzuk diren bereak eta horren arabera jokatu, beste inor arriskuan jarri gabe.
Umeak dauzkatenek euren oporrak umeen neurrira egin beharko dituzte, ala alderantziz izan behar da? Neri hamar urteko umea horrela mendira eramatea astakeria iruditzen zait, aitari bi hostia emateko modukoa... eta jubilatuak... ba jakin beharko du gai den edo ez hamaika orduko paliza hartzeko... 
Gustatu ala ez, dena ez da posible mundu honetan, dena ez zaigu posible baina ez dugu onartu nahi, eta okerrena da gure arduragabekeria medio besteen aukerak mugatzen ari garela.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina