2011/07/22

Ez nago on line

Aste betetxo pasa dut etxetik kanpo "oporretan", hau da egunerokotasunaz deskonektatua, eta hala izan da zer benetan deskonektatua egon naiz, ia ia. Bai mobila gainean nuen deiren bat edo mezuren bat bidaltzeko, besterik ez, baina ohartu naiz hori gero eta gauza arraroagoa dela.
Edozeinek darama gainean i-phone, i-pad, note-book, laptop, blackberry, ez dakit, galdu egiten naiz, badakit aparatu mota desberdinak aipatu ditudala, baina denek ahalbidetzen dizute on line egotea, facebookean salseatzeko, lagunekin txateatzeko, zure herrian dagoen eguraldia ikusteko, azken kotilleoa ez galtzeko,... halere niri neurri batean gehiegizkoa iruditzen zait.
Jakin badakit, ni neu agian berdin ibiliko naizela hemendik gutxira, aitortu beharra baitaukat ordenagailuan nire eguneroko saioa egitea gustatzen zaidala, agian bereziki txoko hau, adierazteko balio didalako, eta egun hauetan ere apur bat faltan bota dut, gehiegi izan ez bada ere.
Lehengoan Maon aldean turismo apur bat egiten ari nintzela izugarrizko ekaitza sortu zen eta taberna batean sartu nintzen aperitifa hartzera. Ez nintzen bakarra izan, jende gehienak gauza bera egin baitzuen euritik babesteko. Parean bikote gazte bat tokatu zitzaidan, eta aurrez aurre izan nituen ordu erdian ez zioten elkarri hitzik zuzendu ere egin. Online zeuden, bakoitza bere mobil (i-phone, blackberry,... edo dena delakoa) kuttunera lotuta, ez dakit zertan, lagunekin txateatzen, pretenporada nola hasi den begiratzen, bikotearekin igarotzen ari ziren oporretako uneez gozatu beharrean!
Tristura eman zidan, ordu gehiegi igarotzen ditugu txisme guzti horiei konektaturik berez, egunerokotasunean, oporretan ere online egoteko beharra edukitzeko. 
Argi dago gizakiak yonkiak garela, zerbaitekin engantxatuta egon behar dugula osoak sentitzeko, bestela ez da ulerkorra.
Momentuz ez nago on line, orain bai etxetik ari naizelako, baina kanpora noanean mantentzen dut deskonexioa..., ea luzerako den!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina