Udalak eratu dira, normaltasuna heltzen hasi da apurka apurka gure herrira (oraindik normalizaziorako asko falta baita), baina betikoak betiko diskurtsoarekin jarraitzen dute gauzak aldatu izan ez balira bezala.
Badirudi deabrua datorrela, zer gertatuko da orain gure herriekin...
...baina zertan ari dira euren burua demokratatzat duten politikillo guztiak? Zer pentsatzen dute Bilduko 300.000 bozak herria suntsitzeko direla ala? Zer pentsatzen dute 300.000 horiek kobazulotan bizi garela, kulturarik ez dugula, zientziaz, teknologiaz, ekonomiaz deus ez dakigula?
Atzo Donostiako plenoaren errepikapena ikusten aritu nintzen eta Gasco jaunari entzunez flipatu egiten nuen. Bere diskurtsoa entzunda bazirudien Juan Karlos Izagirre paramoan isolatuta bizi izan den tipo bat dela. Ez al da ba bera bezain donostiarra? Ez al ditu bere herriko interesak defendatuko, ez al da ba horretarako aurkeztu eta ez al da hori izan donostiarrek bere boza ematearen arrazoia?
Progresoaren abanguardian kokatzen zuen Gascok bere burua besteak gutxietsiz. Une batean hizkuntzez aritu zen, eleanitztasuna defendatuz, baina ez dakit bera eta bere talde politikoa horretan egokienak diren. Herri honetan hautetsi gutxienez elebidunak dituen alderdi edo koalizio bakarra nik dakidala Bildu da, beraz ze lezio eman behar digu euskara ofiziala izanda ere, euskara apenas erabiltzen duen gobernu baten ordezkariak? Hori al da berak eleaniztasunaren inguruan, kulturaren inguruan eta hezkuntzaren inguruan eman behar digun eredua?
Egia da Bilduko hautetsi ugari berria dela kudeaketa kontuetan, baina nor jaio da jakinda? Akaso Elorza jauna hogeitagutxi urtekin Donostiako zinegotzi berritan ezer ba al zekien guzti horri buruz?
Hemen gertatzen dena da beldurtuta daudela, zeren ematen hasi den aldaketak bere fruituak ematen baditu, eta nik hala espero dut, askori txoiloa amaitu egingo zaio.Egia da, eta neuk hala espero dut behintzat, kudeaketa eredu berriak etorriko direla, filosofia, ideia, eta lan egiteko era berriak eta hori ez zaie gustatzen, baina guri ere ez zitzaizkigun eurek egindako asko gustatzen eta hemen egon gara.
Saiatuko dira gobernu berri guztiak satanizatzen, betiko gaiarekin nola ez, eta baten bat engainatuko dute, baina euskaldunok ez gara ergelak, geu ere ikasiak gara, jantziak gaude alor eta eremu guztietan eta hutsuneak eta gabeziak osatzen joango gara, lehenago beste batzuk egin zuten modu berean.
Aldaketa garaia da, herri honetan itxaropena berpiztea lortu da eta horrek ez du atzera bueltarik. Ekin diezaiogun elkarri lanari eta ikusiko dugu nola denborak bakoitza bere tokian ipintzen duen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina