Hostoak astun
zerua ilun
porlana
heze
Nire gotorlekuan
ezkutaturik
kanpoan jazotzen
denari so
pentsamenduei
hegan utzi
eta zure irudi
lausoa
bueltatzen
zait
etengabe
gau hartan
ere
porlana
heze
zerua ilun
hostoak
astun ziren
eta ni zure
gorputzarekin
horditurik
amaierarik
gabeko
amets
batean
gaurdaino heltzen dena
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina