2011/05/02

berriak

Gaur goizean bi notizirekin esnatu gara. Bata Bin Ladenen hilketa, bestea Bilduren ilegalizazioa.
Itxura denez medio espaƱoletan lehena izan da titular nagusia, zeintzuk eta bizitzarako eskubidea ozen eta beste edozerren gainetik aldarrikatzen duten horiek, pertsona baten (ez dut nik kalifikatiborik erabiliko) heriotza biolentoaz "pozten" eta demokraziaren izenean atentatu hori goraipatzen. Ez al dira konturatzen euren teilatura harrika ari direla, euren argudioak ezeztatzen ari direla? Horretarako ere motz?
Noski bestea oso ozen ematea ez zitzaien gehiegi interesatzen, ze neuronak minimoki konektaturik dauzkan edonork badaki bere burua demokratatzat duen estatu batek ezin duela enegarren aldiz alderdi, koalizio edo dena delakoa ilegalizatu eta herritarren multzo handi bat bere eskubide politiko eta zibilik gabe utzi, ondorioz notizia bigarren plano batean utzi dute, beste behin ere, hemen ezer gertatu ez balitz bezala.
Baina hemen, orain dagoen arazoa ez dira islamistak, hemen jokoan dagoena herri oso baten erabakitzeko eskubidea da, eta etsaiak badaki. Badaki euskaldunok lehenago edo beranduago hitza hartuko dugula, gure hautua egingo dugula eta beldur dira, montatu zuten txiringitoa desmantelatu egingo zaielako, dena pikutara joango zaielako.
Ez dakit zer gertatuko den ostegunean politika kontuetan ez bainaiz oso abila, baina herri honetan sortu den ilusioa, biltzen ari diren indarrak ez dute atzera bueltarik. Jarrai dezagun lanean, espainolek egin dezatela nahi dutena, argi dago etorkizuna gure esku dagoela. BILDU lanera!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina