2011/07/05

mendi buelta

Goiz jaiki da, energiaz betea, leihotik begiratu eta egun ederra dagoela ikusi du, egun sanoa esaten duten horietakoa. Mendira joatea deliberatu du.
Autoz hurbildu da Bexabiraino, taberna ondoan aparkatu eta makila eskuan goruntz abiatu da, erritmo lasaiean baina gelditu gabe. Lehen ordu erdian ez du inor ikusi, ez da inorekin gurutzatu, astelehena izaki gauza normala seguruen. Bide zuzenetik igotzea erabaki du, indartsu sentitzen da eta aspaldi ez duela bide hori jarraitu.
Izerdia bere aurpegitik irristatzen da, baita bere bular artetik, besoetatik eta bizkarretik ere. Beroa somatzen da baina gustora doa. Gora begiratu eta berrogeita hamar bat metrotara mutil bat ikusi du, distantzia horretara ezin gauza handirik bereizi, baina argala eta altua dela ematen du eta elastikoa erantzita darama, bere bizkarralde zurixka antzeman dezakelarik.
Kuriositatea sartu zaio, nor ote den, ezagutze ote duen, eta aurrera jarraitzeko indartsuago sentitu da.
Igoeraren azken zatian begi bistatik galdu egin du eta tontorrean topatzeko esperantza izan du, baina bertara heldu eta han ez zen inor. Tristetuta sentitu da une batez, dena bere irudimena ote?
Ze arraio zergatik tristetu pentsatu du jarraian? Adarrako puntan dago goizeko hamaiketan, eguna zoragarria da..., bat batean behera begiratu eta han ikusi du mutila, magalean dagoen zelaitxoan bertan dabiltzan pottokei itxuraz janaria ematen.
Hareaino jaistea erabaki du, mutilarengana hurbildu eta berarekin berriketan hasi da:
-kaixo, zer ari zara zaldiei janaria ematen?
-sagar batzuk dira, baina ez pentsa ez diete kasu handirik egin...
-belarra nahiagoko dute
-bai
Ixilik geratu dira elkarri begira, euren gorputzek izerdiaren eraginez dizdira berezia dute, eta elkarrenganako erakarpena sentitzen ari dira...
-nahi al duzu zuk sagar bat?
-beno!
Sagarra ematerakoan euren eskuak kontaktuan jarri dira, urduri daude biak ere.
Koxk egin dio sagarrari Mirenek
-eskerrik asko, oso ondo sartzen da izerdi hauek bota eta gero...
Eta horrela daudela, hizketaldi tonto eta fortzatu batean, ez daki oso ondo nola baina hurrengo gogoratzen duena elkarri musukatzen hasi direnekoa da. 
Bien gorputzak daude izerdituta, gazi zaporea dute biek ere, baina berdin zaie, elkar dastatzen ari dira euren azalak, munduko azken bizidunak bailiran, unetxo bakoitzaz gozatuz, benetan disfrutatuz.
Mutilak elastikoa kendu dio eta bularrekoa jaitsiz titiburuak miazkatzen hasi zaio, emeki egiten du eta Miren oso eszitatua sentitzen da. Eskua bere hanka tartera eraman du, zakila laztandu dio galtzaren kanpoaldetik lehenik gero eskua barruan sartu duelarik, bere azal leuna sentituz. Belarrean etzanda Mirenek prakak eta kuleroak kendu ditu, gauza bera egin du mutil ezezagunak, bere karteratik kondoitxo bat atera duelarik. Mirenek lasaitasun aurpegia jarri du, kondoia jantzi dio bere mingainarekin zakilean jolas txiki batzuk egin ostean eta larrutan hasi dira, bueltaka ibili dira larrean postura desberdinez gozatuz korritu diren arte.
Amaitzean bost minutuz edo zerura begira egon dira biak ere etzanda bilutsik, eskutik helduta.
Ondoren jaiki, ezpainetan musu bat eman, jantzi eta bakoitzak bere bidea jarraitu du autora bueltatzeko.
Aparkalekuan topatu dira, irrifar goxo bat zuzendu diote elkarri hitzik esan gabe eta bakoitzak bere autoan alde egin du. 
Gaurko mendi buelta benetan ahaztezina, pentsatu du barrurako etxerako bidean doala!

2011/07/02

iragana, oraina, geroa

Hondartzatik atera naiz, patxadatsu, autobuserako bidean eta semaforo batean hantxe zu. Bizkarrez egon arren berehala ezagutu zaitut, etzara gehiegi aldatu, seguru zimurrak zure aurpegian ugaritu direla, baina atzetik behintzat betiko itxura zenuen, agian gure garaian baino kilo batzuk gehiago, besterik ez.
Ez zindoazen bakarrik, zure atzetik bi ume koxkor, hamar eta zazpi bat urteko mutil eta neskatila bat. 
Autobus geltokian zuei so geratu naiz eta bat batean imajinatu dut ume horiek nireak izan zitezkela bere garaian hartutako erabakiak hartu izan ez bagenitu, hobe esanda nik hartutako erabakia hartu izan ez banu. Imajinatu dut etxera zindoaztela amonaren etxera akaso, kasualitatez bost minutu beranduago zure anaia ere pasa baita bere bi semealabekin, nire ilobak otu zait une batez.
Askotan egin izan diot neure buruari galdera bera, eta gaur ere etorri zait, ea zurekin jarraitu izan banu egun zoriontsua izango nintzateken..., erantzunik ez dut ordea. Maiz pentsatu izan dut agian zoriontsu ez, baina bizitza errazagoa izango litzatekela, pentsatzeko asti gutxiago izango nukelako eta eguneko ordu gehienak lanari, etxeari eta familiari eskaini beharko nizkiekelako, baina hori al da nik bizitzari eskatzen diodana?
Jende askok familia izaten du, bizi legea delako, ohituraz, beraiengandik espero dena delako akaso; beste batzuk benetan amatasunaren eta aitatasunaren deia jasotzen dute eta umeak ekartzen dituzte konbentzimendu osoz. Ni ez naiz sekula ez lehen ez bigarren taldean egon. Azken urte hauetan harreman egonkor bat izan banu agian planteatuko nuke halakorik, baina tokatu ez denez ezin jakin.
Edozein kasutan bere garaian hartutako erabakiak gaur egun bizi dudan egoerara ekarri nau. Ezin damutu egindakoaz, harek ez baitu atzera bueltarik, aita zu izan zara, ni ez ama, ume horiek agian nireak izan zitezkeen, baina ez dira, neuk horrela erabaki nuelako.
Agian hori da nire patua, benetan maite nauten pertsonak alboratzea, nireganako inongo interesik agertzen ez duten tipoekin enamoratzeko. Ufffffff, horrek oso gaizki sonatzen du, baina egia da inkontzienteki bada ere, batzuk sufrimendurako eta autoflagelaziorako tendentzia handia izaten dugula. 
Espero horretan ere, bizitzako beste kontu batzuetan bezala, gauzak aldatzen hastea, eta naizen bezalakoa maite nauen tipo xarmangarria topatzea.

2011/07/01

"UN CUENTO CHINO"


El ferretero solitario coleccionista de noticias absurdas.
Nola egiten dute argentinarrek horrelako gidoi gozoak idazteko?
Ricardo Darin, beti bezala geniala!

2011/06/28

korapiloak

Azken egun hauetan izugarri urduri sentitzen naiz, korapilo bat daukat sabelean, eta martilleo bat buruan, errealitateaz jabetzen ari naiz baina asko kostatzen ari zait onartzea. 
Onartzea nire egoera eta besteena, pasatako trenak ahaztea eta estazio berriak aurkitzea. 
Oraindik amets batean bezala bizi naiz ohartu gabe amets hori ez dela sekula existitu, dena nire irudimen hutsa izan dela, eta ezin naiz irudi horretaz despegatu, baina nahi dut eta gainera behar dut, benetan inoiz zoriontsu izateko ezinbestekoa zait ezustean edo nahigabean eraikitako muro eta kate guztiak apurtzea.
Zein konplikatuak garen bizidunak, gure bizitzan pasatako unetxoei lotzen gatzaizkie ohartu gabe hori besterik ez direla izan, transitoko uneak, baina batzuetan heldu leku bihurtzen ditugu gure gabeziak estali nahiean edo.
Bizitzako eremu guztietan denak dira askatu beharreko korapiloak, baina batzuetan gogorregiak dira eta ez dira hala nola askatzen. Eta hortan datza azken finean zoriontasunaren ardatza, norberak eraikitako kateak apurtzean norbera izaten ikasteko eta besteenganako harremanak modu sano eta natural batean eraikitzeko.

2011/06/26

ehun

Ehungarren sarrera, anibersariyua, san joanak, aspaldiko partez lasaiak, nire desfasia izan badet ere, baina tranki nao, aspaldiko partez (bai potto baina enaiz idazle), bidea egiten, bizitza eraikitzen, pausoka, pausoka, lagun zaharrak errekuperatzen, obsesiyuak ahazten, bihotza zabaltzen, burua aurkitzen,...
eskerrik asko jarraitzaile anonimoei, estatubatuarrei, alemanei, japoniarrei, brazileroei,... azken batez euskaldunei, nire txapak aguantatzearren, espero hemendik aurrerakoen doinuak desberdinak izatea, alaiagoak, emankorragoak, gozoagoak,...ondo izan zuei danoi, gutxi zarete, baina onak seguru, bizi on bat danontzat, nik neuk hori bilatzen det niretzat ere, patxo handi bat eta milesker!!!!

2011/06/20

aurrerapausoak

Gaizki sentitzen nintzen, egitera nindoana delitu bat balitz bezala. Buelta asko eman nizkion buruari baina azkenean erabakia hartu nuen, ze arraio. Eta hara non atzo enteratu nintzen zuk antzera jokatu duzula.
Ez dakit nik adina pentsatu duzun, nik bezain gaizki pasa duzun zure aukera egiterakoan, egia esateko oraindik ez diogu elkarri horren berri eman, eta ez naiz ni izango adieraziko dizuna, zure hitzen zain geratuko naiz, transparentea eta legala izateaz apur bat nekatu bait naiz.
Dena den pozik nago, apurka apurka badirudilako gure bidea egiten ari garela eta hori biontzat aurrerapauso ikaragarria da.

2011/06/18

esaldiak 2

Oroitzen naiz nola garai batean tabernetako komunetan sartzea museo edo liburutegi batean sartzea bezalakoa zen. Txixa egiten zenuen bitartean atean idatzitako esaerak edo esaldiak leitzen edota bertan egindako marrazkiak ikusten disfrutau egiten zenuen, baita ikasi ere. Jendearen ezinegona, iritziak, desioak edota amorruak adierazteko, zabaltzeko eta ezagutzeko bide bat zen eta sarri bertan bitxi txiki asko topa zenitzakeen.
Gaur egun oraindik ere batzuetan topa ditzakezu horrelakoak, baina askotan "hemen jeniffer egon zen" eta horrelakoak irakurtzen ditugu, lehengokoarekin alderatuz zer ikusirik ez.
Ez dut katastrofista jarri nahi, badakit badela kezka asko dituen jendea, adierazten direnak, antolatzen direnak, baina nire inpresioa da hori ere galtzen doala, zoritxarrez.
Edozein kasutan atzo Donostiako taberna bateko komunean esaldi bakarra idatzita zegoen (astero garbitasunekoek borratze ote dituzte edo iada ez ditu inork idazten), honako hau, eta asko gustatu zitzaidan.


galdutako aukerak ordaintzeko
ez dago nahikoa diru munduan
laztana!


Gustatzen?

riff truckers

Atzo zuzenean deskubrituriko talde bat, mundialak txo!
http://vimeo.com/8470828

2011/06/14

mete patas

Def: dícese de el o la que mete la pata, osease joxepa, ni neu!
Beste behin ere hanka sartu dut, ez da lehenengo aldia izan, seguru ez dela azkena izango, baina oraingoan nahi gabe izan da!!!!!!!... kaka zaharra!!!!!!
Zer egingo diogu, nobody is perfect, neither me!!!!!