Errepidean noala
auto pilaketak
gurutze-bidean
albora begiratu
eta hara
bazar txinatarra;
guztiak harantz
doaz,
azken
orduko mozorroa
eskuratzeko
ahaleginean.
Bertan
izango dira,
ziurrenik,
Txinako
ekonomiak
pobretuko gaituela
diotenak,
inolako lotsarik
gabe,
finean, gaur
ostegun gizen baita
ez garen
hori azaleratzeko eguna
edo, akaso,
nahi eta ezin dugun hori izatekoa?
Inauteri
on!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina