2011/12/27

feizbuk

Inork ba al daki nola funtzionatzen duen facebookak. Zera esan nahi dut: adibidez ni norbaiten perfilean sartzen banaiz (nire lagun baten komentarioa atsegin duelako esaterako) automatikoki nire perfila bere lagun posibleen artean agertzen al da?
Edo ekimen batera gonbidatzen zaituztenean gonbidatuen artean lehenik zure lagunak direnak agertzen dira, baina ondoren nola agertzen dira gonbidatuak edozein ordenetan? Eta horrela bada zergatik agertzen zaizkit niri lehenik beti izen berdinak, edo daneri berdin azaltzen al zaigu? 
Kuriositatea daukat, besterik ez, jakinmina, batetik komeni dena baino gehiago ez kotileatzeko, erraza baita horrela ezkutuan jendeak zer gustu dituen edo zer pentsatzen duen ezagutzea, eta hori kotileoa izatekotan ezkutuan izan dadila, ez agerian. Bestetik gustatuko litzaidakelako jakitea zergatik beti pertsona berdinak, jakinak, topatzen ditudan: kasualitate hutsa edo nire lagun batek dioen moduan kausalitateak?
Norbaitek erantzuna badu gustura ezagutuko nuke.

1 iruzkin:

  1. Ez dakit... Ni horrelako gauzek beldurtu egiten naute. Neurri batean kontrola erakargarri egiten duten tresnak direla, iruditzen zait.

    ErantzunEzabatu