Oraintxe bertan telefonoa hartu eta hots egingo nizuke zurekin zerbait egiteko: mendira edo kontzerturen batera joateko, elkarrekin afaltzeko,... (hitz egiteko ez, lasai, badakit hori ez duzula gustuko, ez nirekin behintzat), baina aspaldi borratu nuen zure zenbakia. Hala ere, izan banu ez nintzateke ausartuko badakidalako ez zenukela erantzungo.
Mezu bat bidaltzea ere badaukat, baina hori ere ez dut egingo; eta kalean ere gera zintzaket, baina "konfiantza" puntu bat genuenean ez banuen egin, nola egingo dut orain?
Ez, egingo nuke, baina ez dut horrelakorik egingo zure txanda delako.
Zeure buruarekin zintzoa bazina (zure jarrerak adierazten dit baduzula zerbait hor barruan), zeuk deitu beharko zenidake, edo mezu bat bidali, edo kalean gelditu.
Egingo genuke zerbait elkarrekin, eta ziur naiz gustura egongo ginela, lotzen gaituzten gauzak, urruntzen gaituztenak baino gehiago direlako, eta zuk hori nik bezain ongi dakizu. Beraz, zure barruko arra ateratzerik nahi baduzu badakizu non nagoen, nik beti erantzuten dut.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina