2011/10/22

Zuentzat!

Ez dakit nondik hasi, horrenbeste gauza entzun eta irakurri dut egun hauetan zaila zaidala ezer adieraztea, seguruen beste batzuk nik baino hobe adierazi dituztelako sentitzen ditudan guztiak.
Analisi politikorik ez dut egingo, ez naiz politologoa eta. Beste batzuk ederki esan dute askok pentsatzen duguna klik, eta sentimentuei dagokienean, IƱaki Sotok ederki deskribatu zituen belaunaldi bateko gazte askoren bizipenak atzoko garan klok.
Beraz, oraingoan, gure artean ez dauden -espero gurekin lehenbailehen izatea- horiei eskaini nahi nieke kantutxo hau. Ruperrena da, ezin nigandik etorrita beste inorrena izan, eta neuri behintzat ilusioa, itxaropena eta alaitasuna transmititzen dizkit. Doala muxu potolo eta besarkada beroekin zuek guztientzat.  

Euskal Preso eta Iheslariak etxera!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina