2011/10/01

OJALA

Lagun batek maiteminduta ote nagoen galdetu dit. Bi aldiz pentsatu gabe ezetz esan diot, baina orain zalantza egiten dut, ez baita posible maiteminduta egon gabe horrelako mina sentitzea. Aspaldi egin zidan bihotzak krak, bitan partitu zitzaidan, eta denborak dena sendatzen badu ere, uste dut nire bihotzeko zauriak irekita jarraitzen duela, askotan kontrako sentsazioa badut ere.
Bizitza honetan dena egiten da maitasunez, zerbait benetan maite duzunean betetzen zaitu, edozer dela ere, ni neu behintzat horrelakoa naiz, egiten dudan horretan nire pasioa, nire bihotza, nire maitasun osoa bideratzen dut, baina bihotzaren kontuetan, inoiz hobe adierazita, bihotza apurtzen zait. Krak egin zidanetik ezin aurrera egin. Ezin dut zure begirada, edo zure begirada eza hobeto esanda, jasan, horrekin ezin dut bizi, nire delitoaren tamaina zuretzat zenbatekoa den jakin nahi nuke, egoera absurdo hau ulertzeko, niretzat egoera absurdoa, zuretzat ezer ez seguruen, kontua da ez didala aurrera jotzen uzten. 
Pozik nago eta zure presentziak eta begirada ezak lur jota uzten nau, zergatik? horrenbeste merezi al dut? ez dut uste baina hala da.
Horrelakoetan Silvio Rodriguezen kantua datorkit burura, ez naiz hasiko zeinentzat idatzi zuen, bertsio desberdinak entzun baititut, baina doa nire bihotzetik zuretzat!!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina