Zinemaldian ikusitako filmen kalitatea edo behinik behin ikuslegoak egindako harrera neurtzeko, proiekzio amaieran egindako txalo kopurua aztertzea izan daiteke bide bat.
Atzo Jonathan Demmek zuzendutako dokumentala ikusi nuen, eta egia esan behar badut ez zuen inolako txalorik jaso, ikuslegoa itxuraz hotz geratu zen. Neuk ere ez nuen txalorik jo baina filma zoragarria iruditu zitzaidan.
Buick baten egindako elkarrizketa motz batzuk, Toronton emandako kontzertuko irudiekin nahasten dira, hori da dena, musikoaren kontzertu bat edo kanten selekzio bat filme batean ipinita, ia ia bideoklip luze bat bailitzan.
Horrela esanda ez du askorako ematen, baina guztia modu apartan grabatua dago.
Soinua ona da, ezin hobea, baina bereziki argazkiak eman zidan atentzioa, erabilitako plano, enkuadre eta argia, koloreak, kantuen hitzekin eta doinuekin bat datozenak, perfektua, soila esango nuke edo agian konplexua, konplexuegia.
Neil Young birraurkitzeko balio izan dit, bere musika eta bereziki bere hitzak aztertzeko, baloratzeko, sentitzeko, poeta handi bat deskubritzeko.
Bidai bat izan zen, rockero zahar baten barnera bidai aberasgarri bat.
keep on rocking!! Neil Young-ek ez du hutsik egiten!
ErantzunEzabatu