2011/09/07

matizak (ñabardurak)

Aurreko batean lagun batek nirekin goxo goxo egoteko gogoa zeukala esan eta nire etxera gonbidatuko ote nuen galdetu zidan. Egoerak ezustean harrapatu ninduen eta azkar batean pentsatu nuen ez zela plan txarra, etxean goxo, goxo, mimoak jasoz eta emanez...
Inozoa ni (ez dut sekula ikasiko), ez nuen denbora asko behar izan nire lagunak goxo goxo egon esan zuenean, larrutan egin esan nahi zuela ohartzeko, eta egia esan ba hori ere ez da plan txarra, baina larrutan egitetik goxo goxo egotera alde handia dago. Ze ez dira gauza bera, goxo goxo egon, larrutan egin eta larrutan egin goxo goxo.
Hizkuntzaren gorabeherak, berak (gizonak) goxo goxo egon larrutan egiteari esaten dio, nik (emakumeak) sofan etzan eta laztanak eginez berriketan egon edo pelikula bat ikusteari, horrela ezinezkoa da elkar ulertzea. Hurrengo batean horrelakorik gertatzen bazait berriro zehaztasun gehiago eskatuko dut, erabaki egokia hartu ahal izateko gaizki ulertuak sortu aurretik.

2 iruzkin:

  1. Gizonok buruarekin pentsatzen dugu, harik eta horko odolak beste atal batzuetara alde egiten digun arte!

    ErantzunEzabatu
  2. seguru buruarekin pentsatzen duzuela? baina pentsatzen al duzue? je, je, je!!!!

    ErantzunEzabatu